BIZITZA BASATIAREN MUNDU EGUNA

BIZITZA BASATIAREN MUNDU EGUNA

Gaur #BizitzaBasatiarenMunduEguna da.
Ingurumen Aretotik ospakizun honekin bat egin nahi dugu, asteburu osoan zehar jende guztiarentzako jarduerak antolatuz. Horretaz gain, Baliabide Zentroak gaiarekin lotuta egindako lan batzuk ezagutarazi nahi ditugu, hala nola “Bolueko hezegunearen jarraipen faunistikoa”, 2017koa, Bolue Ingurumen Ikerketak erakundeak Getxoko Udalarentzat egindakoa. Bereziki, egindako lana eskertu nahi genion Xabier Buenetxeari.

Egun honen ospakizunari buruzko informazioa bilatuz gero, oso deigarria egin zaigu datu bat: giza jarduera desberdinen ondorioz, milioi bat animalia eta landare espezie desagertzeko arriskuan daude. Gogoratu planetari laguntzeko ematen dugun pauso txiki bakoitza garrantzitsua dela.

Share

Recommended Posts