HABITATAREN MUNDU EGUNA

HABITATAREN MUNDU EGUNA

Urriaren 4an, Habitaten Munduko Eguna ospatzen da, gure habitaten egoerari buruz eta habitatak zaintzeko eta kontserbatzeko erantzukizunari buruz hausnartzeko.

Getxoko Ingurumen Aretotik ospakizun honekin bat egin nahi dugu gure udalerrian aurkitzen ditugun habitat batzuk ezagutaraziz, besteak beste, itsas habitata eta kostaldeko habitata, landazabal atlantikoa edo Bolueko hezegunea.

Horregatik, gure Baliabide Zentroa bisitatzera animatzen zaituztegu. Bertan, gai horrekin lotutako lan ugari aurkituko dituzue, hala nola “Estudios de flora y vegetación del municipio de Getxo: el humedal de Bolue y los acantilados de Punta-Galea-Azkorri” lana.  

Lan hau eta beste lan, azterketa eta katalogo batzuk kontsultatu nahi badituzue, ez izan zalantzarik eta pasa zaitezte Ingurumen Aretoko Baliabide Zentrotik. Astean zehar 10: 00etatik 14: 30era eta 15: 30etik 17: 30era. Asteburuetan 10: 00etatik 14: 00etara.

Share

Recommended Posts