ONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIAK: ZENTZUMEN GUZTIEKIN ERALDATZEN

ONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIAK: ZENTZUMEN GUZTIEKIN ERALDATZEN

Oraingoan ere Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartuko dugu, eta aurtengo gaia ondare irisgarria eta inklusiboa da. Ingurumen Aretotik jarduera bat eskaintzen dizuegu Getxoko Bihurtuz elkarteak gizarteratzearen inguruan egiten duen lana ezagutzera emateko, bai eta elkarteak Ingurumen Aretoan eta udalerrian zehar egin dituen lanetako batzuk ezagutzeko ere.

Bihurtuz elkarteak, bazterketa arriskuan dauden gazteen gizarteratzea eta laneratzea ahalbidetzen duen elkarteak, ingurumen- eta mantentze-lanak burutu ohi ditu udalerrian zehar, eta historia-zein kultura-ondareko elementuetan ere, hala nola malakateetan.

Mintzaldi baten bidez, ezagutzera emango dira elkartearen helburuak, baita burututako lanak ere, zeinetako batzuk bisitatzeko aukera egongo den Ingurumen Aretoan bertan. Ere berean, aukera izango dugu sendabelarren, belar usaintsuen eta jatekoen lorategia ezagutzeko zentzuentzako desberdinak ekintza baten bidez, Ingurumen Aretoko hezitzaile batek zuzenduko duena.

Ekintza 11:00-13:00 bitartean garatuko da eta beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Plaza mugatuak.

Share