STOP PLASTIKOAK! UDAL DIAGNOSTIKOAK

Dakizuenez aurten Eskolako Agenda 21eko gaia Stop Plastikoak da.
Gai honen inguruan Getxoko ikasleek hainbat jarduera aurrera eramango dituzte: jardunaldiak, eskolako eta udal diagnostikoak, ekintzak, hitzaldiak eta abar.
Konkretuki, urtarriletik apirilera ikasleek udal diagnostikoa burutuko dute, Ingurumen Aretotik burutuko dena. Ibilbide eta tailer honen bidez ikasleek hobeto ezagutuko dute nolako eragina duten plastikoek gure ingurunean, batez ere itsaso eta ozeanoetan, eta guztion artean zer egin dezakegun hain larria den egoera hori hobetzeko.
Gainera aurten La Madre del Divino Pastor ikastetxea gehitu da eta Getxon… bagara 13 ikastetxe programaren barruan! Animo koadrila!
Recommended Posts

Udalak habia-kutxa monitorizatu bat jarri du Mesedeetako elizako dorrean, belatz handi bikote baten jarraipena egiteko
April 15, 2026

Baditugu martxoko lehiaketako irabazleen izenak!
April 13, 2026

Gaur amaituko da “Udaberriaren koloreak” martxoko lehiaketa
March 31, 2026

