LURZORUAREN EGUNA

LURZORUAREN EGUNA

Abenduaren 5ean Lurzoruaren Munduko Eguna ospatzen da. Lurzorua ekosistemen funtsezko zati bat da, uraren zikloan eta elementuen zikloetan esku hartzen baitu, besteak beste. Gizakiok ere haren mende gaude, adibidez, elikagaiak ekoizteko. “Berriztaezintzat” jotzen den baliabide naturala da; izan ere, haren eraketa prozesua luzea eta konplexua da, eta 2.000 urte ere behar izan ditzake lurzoru emankorraren 10 cm soilik leheneratzeko.

Getxoko Ingurumen Aretotik ospakizun honekin bat egin nahi dugu gure inguruko geologia ezagutzera emanez. Horregatik, gure baliabide-zentroa bisitatzera animatzen zaituztegu. Bertan, gai horrekin lotutako lanak aurkituko dituzue, hala nola, “EAEko Mineralen Gida”.

Lan hau eta beste lan, azterketa eta katalogo batzuk kontsultatu nahi badituzue, ez izan zalantzarik eta pasa zaitezte Ingurumen Aretoko Baliabide Zentrotik. Astean zehar 10: 00etatik 14: 30era eta 15: 30etik 17: 30era. Asteburuetan 10: 00etatik 14: 00etara.

Share

Recommended Posts