INGURUMEN ARETOKO ELKARLANEKO BASOA

Ingurumen Aretoan 900m2 inguruko espazio berri bat prestatu dugu elkarlaneko baso bat sortzeko. Helburua da bertako zuhaitzen bat loreontzian duten (edo zuhaitzen bat birlandatu behar duten) eta zuhaitz horrekin zer egin ez dakiten pertsona partikularrek, ikastetxeek edo elkarteek gune horretan landatu ahal izatea, pixkanaka bertako hainbat espezie dituen baso bihurtuko duguna.
Duela aste batzuk, Gaude elkarteko kideak zuhaitz batzuk landatzen hasi ziren, eta hilaren 22an eta 24an Geroa ikastolako ikasleen txanda izango da. 70 ikasle inguruk beren zuhaitzak landatuko dituzte hemen, eta, ondoren, eskulan bat egingo dute, gure inguruko espezie batzuk hobeto ezagutzeko.
Lucy Larcomek (XIX. mendeko poeta, irakasle eta abolizionista estatubatuarrak) esan zuen bezala: “Zuhaitz bat landatzen duenak esperantza bat sortzen du”.
Zuhaitzik baduzu eta Aretora ekarri nahi duzu? Gurekin harremanetan jar zaitezke 688883596 zenbakian edo info@ingurumenaretoagetxo.eus helbidean.
Recommended Posts

Trinitarias ikastetxea aintzatetsi duteIII. GJH Sarietan
June 23, 2025

TIGRE ELTXOA NAFARROAKO IPARRALDEAN EZARRI DA
June 12, 2025