ZUHAITZAK LANDATZEA GEROA IKASTOLAKO IKASLEEN KONTURA

Gaur goizean, Geroa ikastolako neska-mutilek zuhaitz autoktonoak landatu dituzte Ingurumen Aretoko elkarlaneko basoaren espazio berrian: hurritzak, haritzak, elorri zuriak, sagarrondoak… lan itzela koadrila!
Gainera, jarduera borobiltzeko, herbario politak egin ditugu estanpazioaren teknikaren bidez eta, horrela, gure inguruko zuhaitzen ezaugarrietako batzuk ezagutu ditugu.
Jarduerara Joseba Arregi Ingurumen zinegotzia, Josu Ateca Ingurumen teknikaria eta Udaleko lorezainak ere bertaratu dira.
Eskerrik asko guztioi!
Recommended Posts

Trinitarias ikastetxea aintzatetsi duteIII. GJH Sarietan
June 23, 2025

TIGRE ELTXOA NAFARROAKO IPARRALDEAN EZARRI DA
June 12, 2025