Trinitarias ikastetxea aintzatetsi duteIII. GJH Sarietan

Trinitarias ikastetxea aintzatetsi duteIII. GJH Sarietan

Algortako Trinitarias ikastetxea saritu dute GJH Sarien hirugarren edizioan, Itunak kategorian, tokiko, estatuko eta nazioarteko sarean egindako lanagatik, 2030 Agenda bere hezkuntza jardueran txertatuta. BBK-k eta SER Euskadi Kateak antolatutako GJH sarien gala joan den asteartean, ekainaren 3an, ospatu zen, Bilbon, eta 2030 Agenda berrikuntzatik, kulturatik, inklusiotik, hezkuntzatik eta jasangarritasunetik bultzatzen duten zazpi ekimen eraldatzaile saritu ziren. Iñigo Azkarate irakasleak, Trinitariasen Agenda horren koordinatzaileak, adierazi duenez, sari hori “albiste bikaina da bai ikastetxearentzat, bai udalarentzat, zentroak Getxon, Europan eta Iberoamerikan ehundutako sareei balioa ematen dielako”.

Share