ALDI BATERAKO ERAKUSKETA BERRIA: BIRIBILAK MENDIETAN

Seleak gure nekazari iraganaren aztarnak dira, gure arbasoek artzaintza eta nekazaritza eremuak mugatzeko erabiltzen zituztenak. Euskal Herriaren historian erregistratuta dagoen lurralde antolamendu modurik zaharrena da.
Jatorria ez da ziurra, baina, datu arkeologikoen arabera, Burdin Arotik (X. mendea K. a.) erabili ohi dira gutxienez.
Erraz ikus daitezke zerutik, biribil oso nabarmenak eratzen baitituzte. Zirkulu horien erdian mugarria dago (monolito txiki bat), erdigunea markatzen duena, eta urtaroaren arabera tamainaz aldatzen dira; negukoak udakoak baino handiagoak dira, 500 metro inguru eta 250 metroko diametroa, hurrenez hurren.
Selei buruz gehiago jakin nahi duzu? Zatoz Getxoko Ingurumen Aretora erakusketa bisitatzera 10:00 – 14:00 / 15:30 – 17:30 astegunetan eta 10:00 – 14:00 asteburuetan.
Erakusketa hau Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako ibilbideen erakusketetako bat da eta uztailaren amaiera arte egongo da ikusgai.
Recommended Posts

OTSOAREN BABESA JAITSI EGIN DA EUROPAN
May 12, 2025

Prest dugu maiatzeko programazioa!
May 2, 2025

EA2030 JARDUNALDI TEKNIKOA
April 11, 2025