Basa-biziaren Munduko Eguna (martxoak 3)

Gaur, martxoak 3, Basa-biziaren Munduko Eguna ospatzen da.
Egun hau 2013ko abenduaren 20an izendatu zuen Nazio Batuen Batzar Nagusiak, herritarrak natur zaintziei buruz kontzientziatzeko eta, horrela, arriskuan edo galtzeko arriskuan dauden espezie guztiei babesa emateko, eta, aldi berean, espezie horiek parte hartzen duten biodibertsitateari dakarkioten balioaz eta onurez kontzientziatzeko.
Biotopo bateko espezie bakar bat galtzeak tokiko beste espezie guztien arteko harremana izugarri alda dezake, ondorio ugariko domino-efektua sortuz: elikadura-kateen desoreka, izurriteen areagotzea, lurzoru eta ur kutsadura…
Aste honetan, guztiz desagertzeko atarian dagoen espezie baten berri izan dugu. Errinozeronte beltza da, mende hasieratik ehizaldi masiboaren mehatxupean izan dena. Hainbat hedabideren arabera, espezie horren alerik ez da aske geratzen, eta geratzen direnak gatibu bizi dira.
Gure esku dago planetako biodibertsitate guztia defendatzea, tragedia gehiagorik gerta ez dadin, eta, horrela, espezieen aniztasuna ahalik eta ukigabe mantentzea, egun hau behar bezala ospatu ahal izateko.
Recommended Posts

MIKROKONTAKIZUNEN LEHIAKETA: AMA LURRAREN EGUNA
March 24, 2023

ESKOLAKO AGENDA 2030EKO ESKOLEN ARTEKO FOROA
March 23, 2023

IBAIEN ALDEKO NAZIOARTEKO EKINTZA EGUNA
March 14, 2023