IBAIEN ALDEKO NAZIOARTEKO EKINTZA EGUNA

1997an, Curitiba hirian (Brasil), 20 herrialde bildu ziren, presek eragindako arazoei irtenbidea bilatzeko asmoz. Horri esker, ingurumen-arazo larriak sortzen ari ziren presa batzuk desagerraraztea lortu zuten, eta egun hau Ibaien Aldeko Nazioarteko Ekintza Eguna izendatzea lortu, honako helburu hauekin:
- Ur suntsitzaileak kudeatzeko proiektuei amaiera ematea
- Arro hidrografikoen ongizatea berreskuratzea
- Ibaien kudeaketa ekitatiboa eta iraunkorra exijitzea
Horrez gain, horietan sortzen den barietate ekosistemiko handia babestu behar dugun ondare naturalaren erakusgarri da; izan ere, nahiz eta lurrazalaren % 1 baino ez izan, ibaiek planetako hamar espezietik bat hartzen dute.
Proba egin nahi duzu? Erronka txiki hau proposatzen dizuegu, ibaietako biztanleei buruz zenbat dakizuen ikusteko: KLIK
Ibaien biodibertsitateari buruz gehiago jakin nahi baduzu, Getxoko Ingurumen Gelako baliabide-zentroa bisitatzera gonbidatzen zaitugu, gai horri buruzko lan gehiago kontsultatu ahal izateko. Adibidez, Bizkaiko Foru Aldundiak argitaratutako Ríos de Vizcaya.
Zatoz baliabideen zentroa bisitatzera Getxoko Ingurumen Aretora 10:00etatik 14:00etara / 15: 30etik 17: 30era astegunetan eta 10:00etatik 14:00etara asteburuetan.
Recommended Posts

MIKROKONTAKIZUNEN LEHIAKETA: AMA LURRAREN EGUNA
March 24, 2023

ESKOLAKO AGENDA 2030EKO ESKOLEN ARTEKO FOROA
March 23, 2023

ALDI BATERAKO ERAKUSKETA BERRIA: BIRIBILAK MENDIETAN
March 6, 2023