Eskolako Agenda 2030: Udal diagnostikoak

Eskolako Agenda 2030: Udal diagnostikoak

Urtarrilaren 14tik martxoaren 10era bitartean, Getxon Eusko Jaurlaritzaren “Eskolako Agenda 2030” programan parte hartzen duten ikasleek udalerriko hainbat eremu natural eta berdegunetan diagnostikoak egingo dituzte. Kasu honetako gaia 15. GJH-aren ingurukoa da: Lehorreko bizitza, eta gai honen inguruan 1300 ikaslek baino gehiagok udalerriko ekosistemen kontserbazio-egoera, mehatxuak, espezie inbaditzaileen presentzia eta abar aztertuko dituzte. Bolue, Azkorriko pinudia, Aixerrotako txilardiak, udalerri osoko parke naturalizatuak eta abar aztertuko dituzte.


Ibilbide horiek programan parte hartzen duten 12 ikastetxeetan egingo dira (Aixerrota, Julio Caro Baroja, Madre del Divino Pastor, Trinitarias, San Ignazio, San Nikolas, Larrañazubi, Zubileta, Zabala, Azkorri, Romo eta Andra Mari) eta Ingurumen Aretoko taldeak monitorizatuko ditu.
Hori dela eta, urtarrilaren 27tik martxoaren 10era Ingurumen Aretoa itxita egongo da 10:00etatik 11:00etara, gutxi gorabehera.

Eskerrik asko ikastetxe hauetako ikasle eta irakasleei urtero egiten duzuen lanagatik!

Share