Baliabide Zentroko erakusketa monografikoak: Apo lasterkaria

Baliabide Zentroko erakusketa monografikoak: Apo lasterkaria

Baliabide Zentroaren erakusketa monografikoen programaren barruan, otsailaren 17tik aurrera -maiatzaren 19ra arte- apo lasterkariari (Bufo calamita) buruzko erakusketa berri bat bisita daiteke, Azkorri-Gorrondatxe inguruan egindako hainbat lan eta azterlanek, argazkiek eta ikus-entzunezkoek osatua.

Apo lasterkaria (Bufonidae familiako anuro anfibioa) batez ere Europako erdialdeko eta mendebaldeko harea-eremuetan bizi da. Apo arruntetik bereizten da, besteak beste, luzetarako marra horia edo berde argia duelako bizkarraren erdian.

Euskal Autonomia Erkidegoan, Mediterraneoko isurialdeko eremuak hartzen ditu, eta, noizean behin, kostaldeko enklabeetan, hala nola Azkorri-Gorrondatxe hondartzan. Bertan, duela urte batzuetatik hona, hainbat neurri hartzen ari dira eremu horiek kontserbatzeko eta populazioak monitorizatzeko. Euskal Autonomia Erkidegoko kostaldeko beste populazioa Txingudin dago.

Populazioak murrizteko arrazoien artean, oro har beste anfibio mota batzuei eragiten dietenak daude, hala nola putzuak edota aintzirak desagertzea eta aldatzea, ugaltzen den habitata murriztea eta populazioen hedadura mugatzea.

Bisita ordutegia: 10:00-14:00/15:30-17:30 astean zehar. 10:00-14:00 asteburu eta jaiegunetan. Erakusketa bisitatzeko aldez aurretik erreserba egin behar da.

Share