ASTE SANTURAKO ERE JARDUERA PILO ANTOLATU DUGU!

Urtero bezala, Aste Santuan Ingurumen Aretoa irekita dago. Jende guztiarentzako jarduerak prestatu ditugu: ibilbide gidatuak, txiki tailerrak, helduentzako ikastaroak, taldeentzako jarduera autogidatuak, familientzako jarduerak eta abar. Eta, gainera, Zaborreta doktore gaiztoa itzuli dela abisatu nahi dizuegu!
Zaborreta doktorearen Escape Room taldeentzako jarduera mota bat da. Zaborreta doktoreak Getxoko ingurumenari boikota egin nahi dio eta bere planak geldiaraziko dituzten taldeak edo familiak behar ditugu. Saiatzera animatzen al zarete?
Escape Room jardueran parte har dezakezue apirilaren 15, 16, 17 eta 18an (aldez aurretik izena eman behar da).
Recommended Posts

Udalak habia-kutxa monitorizatu bat jarri du Mesedeetako elizako dorrean, belatz handi bikote baten jarraipena egiteko
April 15, 2026

Baditugu martxoko lehiaketako irabazleen izenak!
April 13, 2026

Gaur amaituko da “Udaberriaren koloreak” martxoko lehiaketa
March 31, 2026

