MAIATZERAKO PROGRAMAZIOA PREST DUGU!

Pilak ondo kargatuta eta publiko guztiarentzako jardueraz betetako programazioarekin itzuli gara oporretatik.
Besteak beste, Hegazti Migratorioen Munduko Eguna aprobetxatuz, maiatzaren 14an haurrei zuzendutako tailer bat egingo dugu feltrozko hegazti politak egiteko.
Bestalde, Erleen Munduko Eguna dela eta, hilaren 22an erlezaintzarako hastapen-ikastaro bat egingo da, kasu honetan helduentzat.
Bi kasuetan beharrezkoa da aldez aurretik inskribatzea.
Zuen zain gaude!
Recommended Posts

EZAGUTZEN AL DUZU “SARE BERDEAK”?
June 22, 2022

HAURTXOENTZAKO JARDUERA BERRIA
June 9, 2022