Ibaialde programaren aldi baterako erakusketa berria
Kutsadura atmosferikoa, aldaketa klimatikoa, habitaten suntsipena, gehiegizko kontsumoa eta baliabideen agortzea, ezberdintasun sozialak… gure planeta orain ezagutu ez duen erronka baten aurrean aurkitzen da. Gizakiok gure gain hartu beharreko erronka da hau, arazoaren arrazoi nagusia eta bakarra baikara. IBAIALDE ERAKUSKETAren 12 panelek ibai-ekosistemaren sekretuak...
Sigue leyendoHEZKUNTZA-PROGRAMAREKIN ITZULI GARA
Irailaz geroztik, ikasle-taldeak eta hainbat elkartetako taldeak bisitatzen ari zaizkigu, egoera berrira egokitutako Ingurumen Aretoko hezkuntza-programetako bat gauzatzeko. Joan den astean Haitzuriko ikasleek bisitatu gintuzten eta hainbat jarduera egin genituen, besteak beste, Ur-Tailerrak. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako haurrei zuzendutako esperimentazio-tailerrak dira, eta, horien...
Sigue leyendoALDI BATERAKO ERAKUSKETA BERRIA: BOLUEKO HARANA ETA HEZEGUNEA, IRUDIZ BETERIKO ISTORIOA
Bolue arana eta hezegunea, irudiz osatutako istorioa
Bolueko arana eta hezegunearen historiarekin, biodibertsitatearekin, bilakaerarekin eta kontserbazio-egoerarekin lotutako hainbat alderdi jorratzen dituzten hainbat argazki eta ikus-entzunezkok osatutako aldi baterako erakusketa berri bat da. Horien bidez, alderdi historikoak - errota industriaren iragana, adibidez-,...
Sigue leyendoBALIABIDE-ZENTROA BERRIRO IREKI DA
Martxan gaude berriro!
Hezkuntza programarekin eta asteburuetako jarduerekin itzultzeaz gain, Baliabide Zentroak ateak irekiko ditu berriro. Dakizuenez ingurumen aretoan jorratzen diren gaien inguruko dokumentazio iturri ugari eta anitzak daude, hots, garapen iraunkorraren eta biodibertsitatearen kontserbazioaren ingurukoak. Aipamen berezia merezi dute gure udalerriarekin lotutako hainbat alderdi...
MARTXAN GAUDE BERRIRO!
Martxan gaude berriro! Eta irailerako jarduera ugari prestatu ditugu. Hemen kontsulta dezakezu programazio berria: http://www.ingurumenaretoagetxo.eus/ekintzen-programa/?lang=eu
Kasu guztietan izena eman behar da aldez aurretik eta, betiko moduan, ekintza guztiak doakoak dira. Zuen zain gaude!
Sigue leyendoIRAILEAN BUELTATUKO GARA!
Abuztuan Getxoko Ingurumen Aretoak ateak ixten ditu. Eskerrik asko kurtso honetan hemendik pasatu zareten guztiei. Irailean berriro ikusiko dugu elkar eta ekintza, unitate didatiko, tailer eta kurtso berriak eskainiko ditugu, beraz adi egon!
Sigue leyendoIGANDE HONETAN (UZTAILAK 26) KOSTALDETIK IBILBIDE GIDATUA
Igande honetan ezin galdu!
Arkaitzek, Ingurumen Aretoko hezitzaileetako batek, gidatutako ibilbide bat zuzenduko du igande honetan (uztailak 26) Getxoko kostaldean, 8 urtetik gorako adin guztiei egokituta dagoena. 11:00etan La Galeako aparkalekuan elkartuko gara Azkorri-Gorrondatxe hondartzara joateko. Ibilbidean zehar geologiarekin zerikusirik dauzkaten...
Sigue leyendoESKOLAKO AGENDA 21: GETXOKO IKASLEEK HOBETZEKO PROPOSAMENAK AURKEZTUKO DIZKIOTE UDALARI
Duela gutxi esan dugun bezala, Eskolako Agenda 21 programan parte hartzen duten Getxoko ikasleek aurten Stop Plastikoak gaiaren inguruan hartutako konpromisoak helarazi dizkiote Udalari.
Era berean, hobetzeko proposamenen zerrenda helarazi diote Udalari, hondakin plastikoek gure planetan duten eragina murrizten saiatzeko.
Getxoko Ingurumen Aretoak "Zentro Urdina" izendapena jaso du aste honetan, Adeac-en (Ingurumen Hezkuntzarako eta Kontsumitzaileentzako Elkartearen) eskutik.
Zentro Urdina izateko irizpideetariko bat udaleko hondartzaren batek “Bandera Urdina” izatea da. Kasu honetan, Getxoko hondartzetako 2 (Ereaga eta Arrigunaga) zerrenda horren parte dira...
Sigue leyendoETXEKO TXIKI TAILERRAK (XIV): ETORKIZUNEKO HIRIA
Egun hauek pixka bat atseginagoak egiteko, etxean egin daitezkeen eskulan errazen ideiak gure sareetan jartzen joatea pentsatu dugu, beti bezala objektu batzuk berrerabiliz. Hementxe doa hamalaugarrena: imajinatu etorkizuneko hiria! Egin KLIK ikusi ahal izateko. Eskulan horien argazkiak bidali ditzakezue info@ingurumenaretoagetxo.eus helbidera edo #getxoeskulan hashstagarekin igo eta gure...
Sigue leyendo