Eskolako Agenda 2030: Ikasleak martxan!

Agenda 2030 eskola-programan parte hartzen duten Getxoko ikastetxeen artean, maiatzaren 16an egingo den eta udalerriko kaleak zeharkatuko den bizikletada bat antolatzen ari dira. Horren bidez, mugikortasun jasangarri, eskuragarri eta inklusibo baten aldeko aldarrikapena egin nahi da, baina ikasleak protagonistak izango direla ahaztu gabe, bai antolaketa-prozesuan bai ibilbidean bertan, beraz, entretenimendu-ekintzaren bat ere egingo da, zerizan ludikoa eta alaia alde batera ez uzteko.
Proiektu honetan, ingurumen aretoko hezitzaileok, gidari gisa egiten ari gara, ekintzak arrakasta izan dezan behar diren bideetarantz bideratuz, baina beti ere ekitaldia aurrera ateratzeko behar diren lanak egitea haien esku utziz, autonomia, ekimena eta talde lana sustatzeko asmoz.
Oro har, parte-hartzaileak oso inplikatuta daude ekintzarekin, eta xehetasunak amaitzen eta informazio guztia partekatzen ari dira; adibidez, ikastetxe bakoitzak egin duen haren ibilbidearen diseinu proposamena, ibilbide guztiekin mapa bat osatzeko. Mapa hori Udalarekin eta Udaltzaingoarekin partekatuko da, eta baliagarria izango zaie bidea zein izango den jakiteko eta, horrela, bizikletadan zehar laguntzeko, eta ingurunea behar den neurrian egokitzeko.
Animo talde!
Recommended Posts

Trinitarias ikastetxea aintzatetsi duteIII. GJH Sarietan
June 23, 2025

TIGRE ELTXOA NAFARROAKO IPARRALDEAN EZARRI DA
June 12, 2025