Hegaztien behaketa Getxoko Abran,”GETXONATURA, EZAGUTU ETA ZAINDU”

Hegaztien behaketa Getxoko Abran,"GETXONATURA, EZAGUTU ETA ZAINDU"

Datorren otsailaren 17an, 10:00etatik 14:00etara, Bola hondartzako pasealekutik hegaztiak behatzeko jardunaldi tradizionala egingo da berriro. Helburua da jendeari erakustea Getxoko Abrako eremua baliatzen duten hegazti-espezie batzuk, migrazioan zehar, babesteko, elikatzeko eta atseden hartzeko.

Jarduera hori “GETXONATURA, EZAGUTU ETA ZAINDU” jardunaldien barruan dago. Jardunaldi horiek Ingurumen Sailak jarri ditu abian, BOLUE Ingurumen Ikerketak zerbitzuarekin batera.

Otsailaren 17ko jardunaldi honetara joateko ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea, eta nahikoa da Bola hondartzako gunera joatea, adierazitako ordutegian.

Share