Izena eman dezakezue ekaineko jardueretan!

Izena eman dezakezue ekaineko jardueretan!

Eta hilabete honetan publiko guztiari zuzendutako hainbat jardueraz beteta dator.

Hilaren 2an Bizikletaren Munduko Eguna ospatuko dugu. Parte hartzen duen pertsona bakoitzak egurrezko kutxa bat apaindu ahal izango du, bere bizikletan jartzeko. Gainera, egun horretan Aretora etortzen bazara kutsatzen ez duen garraiobide batean, hamaiketakoa doan izango duzu.

Hilaren 8an, Ingurumenaren Munduko Egunaren gertutasuna dela eta, eta udalerriko Aste Berdearen barruan, tetrabrikak berrerabiliz baratze bertikalak eraikiko ditugu. Bertan perrexila landatuko dugu, eta parte hartzen duen familia edota talde bakoitzak bat eraman ahal izango du etxera.

Ozeanoen Munduko Eguna ere ospatuko dugu; izan ere, 9an “Itsasoa jokoan da” jarduera antolatu dugu. Adin guztietarako “jolas bilduen” jarduera da, 6 urtetik aurrera.

Horrez gain, erakusketak, tximeleten oasia, arboretuma, dortoken putzua… bisitatu ahal izango dituzu.

Beti bezala, jarduera guztiak doakoak dira, baina aldez aurretik izena eman behar da kasu guztietan. Zuen zain gaude!

Share