Aniztasun Biologikoaren Nazioarteko Eguna

Aniztasun Biologikoaren Nazioarteko Eguna

Aniztasun Biologikoaren Nazioarteko Eguna da gaur. Ba al zenekien Nazio Batuen Erakundearen (NBE) arabera egunero 150 espezie desagertzen direla? Espezie bat desagertu dela baieztatzeko, funtsezkoa da Natura Kontserbatzeko Nazioarteko Batasunaren (UICN) Zerrenda Gorrira jotzea. Hemen kontsulta dezakezu zerrenda hori: KLIK

Aretotik ospakizun honekin bat egin nahi dugu gaiarekin lotutako Baliabide Zentroaren lan batzuk ezagutaraziz, hala nola “EAEko eguneko tximeleten jarraipen-programaren emaitzak” (Eusko Jaurlaritzarena) edo Bolueko hezegunean eraztunak jartzeko kanpainei buruzko txostenak.
Baliabide-zentroa bisita dezakezu ikasgela irekita dagoen ordutegian.

Share