ANFIBIOENTZAKO PUTZUA

ANFIBIOENTZAKO PUTZUA

Anfibioen Munduko Eguna dela aprobetxatuz, apirilaren 28an elkarlanerako tailer bat egin genuen, eta bi putzu eraiki genituen anfibioentzako. Zehazki, Aretoko ortuaren atzeko aldean eraiki ziren, eta 25 lagun inguruk parte hartu zuten. Eskerrak eman nahi dizkiegu gure ingurunea hobetzen laguntzeko emandako laguntzagatik.

Maiatzaren erdi aldera, Aretoko taldeak uhandre palmatuak (Lissotriton helveticus) antzeman ditu putzu horietan, tamaina desberdinetakoak; horregatik, maiatzetik ekainera bitartean putzuetan errunaldiak egin direla uste dugu.

Uhandre palmatua Salamandridae familiako urodelo anfibio moduko bat da, 10 cm ingurukoa, Europako mendebaldeeta iparraldeanbizi dena. Erreketan, ibaietan, lakuetan, basoetan edo nekazaritza-eremuetan bizi da, eta, batzuetan, baita kostaldean ere. Apareatze-aldia otsailetik maiatzera bitartean izaten da, eta aldi horretan uretan igarotzen du denbora, 100 eta 300 arrautza artean erruten baititu. 2 edo 3 aste igaro ondoren eklosionatzen dira. Normalean, seigarren eta bederatzigarren asteen artean larbek metamorfosia izaten dute. Helduaroan, enborren edo harrien azpian hibernatu ohi dute, azarotik martxora bitartean (salbuespen gisa, ur barruan). Hamabi bat urte bizi daiteke.

ANFIBIOEN KONTSERBAZIO-EGOERA

Planetako ornodun mehatxatuenen taldea da. 2004an egindako “Status and trends of amphibian declines and extinctions worldwide” azterlanaren arabera, 60 herrialdetako 500 zientzialarik baino gehiagok honako hau egiaztatu zuten:

– 1980tik gutxienez 160 anfibio-espezie desagertu dira.
– 2.000 anfibio-espezie inguru desagertzeko arriskuan daude (anfibio-espezie guztien % 32). Hegaztien kasuan, % 12 da. % 23 ugaztunen kasuan).
– Anfibioen populazioen % 43 atzeraldian daude

Zein dira zientzialari batzuek “desagertze masiboa” deitzen dutenaren arrazoiak?
– Habitatak suntsitzea/aldatzea
– Kutsadura
– Erradiazio ultramorea handitzea
– Klima-aldaketa
– Espezie batzuen merkataritza
– Espezie exotikoak ur-inguruneetan sartzea
– Arrantza eta harrapaketa

Arrazoi horietako bakoitzaren atzean, beste behin ere, gizakiaren eskua dago.

Share