Garbitzaile batek boba dortoka bat (Caretta caretta) aurkitu du Ereagako hondartzan

Rubenek, Getxoko hondartzetako garbiketa zerbitzuko langileak, ezustekoa hartu du. Duela egun batzuk, Ereagako garbiketa-lanetako batean, bi urteko boba dortoka bat (Caretta caretta) aurkitu du, galtzeko arriskuan dagoen espezie bat. Ale hori egoera onean zegoen, baina pixka bat deshidratatuta.
Adituek diotenez, azken urteotan euskal kostaldean atzematen ari diren boba dortoken kopurua nabarmen handitu da (urtean behaketa bat egitetik 6 – 8 ale izatera igaro da azken bi hilabeteetan).
Zer dela eta igoera hori?
Dortoka mota hau ohikoagoa da Ozeano Indikoan, Atlantikoan eta Mediterraneoan. Euskal kostaldean presentzia handiagoa izatearen arrazoi nagusia gure itsasoetako tenperaturen igoera da. Duela urte batzuetatik hona, Mediterraneo itsasoan ere ikusten dira arrautzak, batez ere Alacant, Valentzia eta Katalunian.
Zer egin dortoka hauetako bat hondartzaren batean detektatzen badugu?
Oso garrantzitsua da berehala 112ra deitzea. Edonola ere, ez zaie molestatu egin behar, ez ukitu, ez flash-arekin argazkirik atera, ezta haien arrastoak hondarretan zapaldu ere.
Urtero, Ozeano Atlantikoan eta Mexikoko golkoan milaka boba dortoka hiltzen edo zauritzen dira arrantza-tresna suntsitzaileen erruz (arraste-sareak edo jito-sareak, esaterako).
Recommended Posts

Trinitarias ikastetxea aintzatetsi duteIII. GJH Sarietan
June 23, 2025

TIGRE ELTXOA NAFARROAKO IPARRALDEAN EZARRI DA
June 12, 2025