BizkaiBizi bizikleta publikoen zerbitzua

Bizkaiko Foru Aldundiak, urriaren 9tik aurrera, “BizkaiBizi” izeneko bizikleten zerbitzu publikoa jarri du martxan, Barakaldo, Berango, Bilbo, Erandio, Getxo, Leioa, Portugalete, Santurtzi eta Sestao udalerriak elkarrekin lotuz. 650 bizikleta elektriko izango ditu, 78 puntu kargatu eta aparkatu ahal izateko, baita behar bereziak dituztenentzat egokitutako 3 gurpileko 9 bizikleta ere, egunean 19 orduz (05:00 – 23:59) astelehenetik igandera.
Adingabeek alta hartu ahal izango dute, baldin eta legezko tutoreek baimena ematen badiete, eta 16 urtetik aurrera askatasunez eman ahal izango dute. Web orri bat eta aplikazio bat ditu, eta, bertan, erabiltzailearen beharrei erantzun eta kudeatu ahal izango zaie. Erregistroa doakoa da, nahiz eta urtean behin ordaindu behar den (12,5€), eta zerbitzu bakoitzeko ordaindu behar den (lehen 30 minutuak doan dira / bigarren ordu erdia 0´17€/ 1.ordua – 2.ordua = 0´25€/ eta 2. ordutik aurrera 6€).
Informazio gehiago kontsulta dezakezu foru Aldundiaren web gunean: KLIK!
Recommended Posts

Trinitarias ikastetxea aintzatetsi duteIII. GJH Sarietan
June 23, 2025

TIGRE ELTXOA NAFARROAKO IPARRALDEAN EZARRI DA
June 12, 2025