ESKOLA AGENDA 2030EKO ESKOLEN ARTEKO FOROA

ESKOLA AGENDA 2030EKO ESKOLEN ARTEKO FOROA

Joan den maiatzaren 20an, Getxon 2030 Eskolako Agenda programan parte hartzen duten 12 ikastetxeetako ikasleen ordezkariak Getxoko Tiki Toki ikastetxean bildu ziren Eskola arteko Foroa egiteko.

Urtero bezala, Foro honen helburua, 20 ikaslek irakasleekin batera parte hartu zutelarik, aurtengo lanaren gaiari dagokionez (15. GJH: Lurreko ekosistemen bizitza) hainbat konpromiso eta hobekuntza-proposamen ezartzea izan zen.

Gainera, ikasleek ekintza eraldatzaile bat hartu zuten beren gain, datorren ikasturtean zehar elkarrekin egin beharko dutena, eta udal-mailan eragin positiboa izango duena lan egin duten GJHri dagokionez. Ekintza honen helburua da naturgune bat hartzea eremua garbitzeko eta ingurune horretan dauden espezie inbaditzaileak desagerrarazteko, anfibioentzako putzu bat eraikitzeko asmoz eta horren jarraipena egiteko.

Ekainaren 3an 12 ikastetxeetako ikasleek ikasturte osoan zehar iraunkortasunaren alde egindako lana eta Eskola Arteko Foroaren emaitzak Udaletxean aurkeztuko dituzte, Amaia Agirre alkatearen eta Iñigo Urkitza Ingurumen zinegotziaren aurrean.

Share