ESKOLAKO AGENDA 2030: 15. GJH-a, LEHORREKO EKOSISTEMETAKO BIZITZA

Ikasturte honetan, Getxon Eskola Agenda 2030 programan parte hartzen duten 12 ikastetxeetako ikasleek 15. GJH-aren inguruan lan egingo dute: Lehorreko ekosistemetako bizitza. Gai horren inguruan, ikasleek hainbat jarduera garatuko dituzte ikasturte osoan zehar. Udalerri mailan, diagnostikoen garapena da garrantzitsuenetako bat. Ingurumen Aretoko hezitzaile-taldeak monitorizatutako ibilbide batzuk dira. Ibilbide horien bidez, ikasleek Getxoko ekosistema eta eremu naturalekin, haien kontserbazio-egoerarekin eta biodibertsitatearekin lotutako hainbat gai aztertuko dituzte.
Horrela, 12 ikastetxeetako bakoitzak eskolatik gertu dagoen eremu naturalen bat aztertuko du, hala nola kostaldeko txilardiak, Azkorriko pinudia, Bolueko hezegunea edo udalerriko parke naturalizatuak.
Recommended Posts

Trinitarias ikastetxea aintzatetsi duteIII. GJH Sarietan
June 23, 2025

TIGRE ELTXOA NAFARROAKO IPARRALDEAN EZARRI DA
June 12, 2025