Getxoko ikasleek Eskolako Agenda 2030ean egindako lana aurkeztu diote udalari

Getxoko ikasleek Eskolako Agenda 2030ean egindako lana aurkeztu diote udalari

Joan den maiatzaren 4an, Eskolako 2030 Agendan parte hartzen duten Getxoko ikastetxeetako ikasleek ikasturte honetan egindako lanaren emaitzak aurkeztu zizkioten Udalari.

Getxoko ikastetxeekin batera, Udaletxeko osoko bilkura aretoan Amaia Agirre Muñoa, Getxoko Alkatea, eta Joseba Arregi Martínez, Ingurumen Kalitateko eta Ingurumeneko Hiri Zerbitzuko zinegotzia, batu ziren ikastetxeen lana ezagutzeko.

Bai ikasleek bai irakasleek lan bikaina egin dute lan gaiaren inguruan, 11. Garapen Iraunkorrerako Helburua: Hiri eta Komunitate Iraunkorrak, batez ere mugikortasun jasangarriren ikuspuntutik. Horretarako, ikasturte osoan zehar, hainbat azterketa eta ekintza egin dituzten, eta horien artean, Getxoko ingurumen egoera ezagutzeko udal diagnostikoa egin dute. Udal Foroan, programan parte hartzen duten Getxoko 12 ikastetxeek udalerrian ingurumen arazoak arintzeko hartzen dituzten konpromisoak aurkeztu dituzte.

Hartutako konpromiso horien adibide batzuk honako hauek dira: pertsona guztiak gizarteratzearen alde lan egitea, helduekin hitz egitea autoa hainbeste ez erabiltzeko edo, ahal duten neurrian, modu jasangarrian mugitzea (baita ikastetxeetara egiten dituzten joan-etorrietan ere).

Era berean, eta urtero bezala, gaurko egunean ere Alkateari eta Ingurumen arloko Zinegotziari hobekuntza-proposamen batzuk aurkeztu dizkiote. Aurtengo proposamenetako batzuk hauek izan dira: Getxoko eskola bakoitzera bidegorri bat iristea, udalerrian zehar bizikletak konpontzeko geltoki gehiago jartzea, kaleak pertsona guztientzat egokitzea edo igogailu handiagoak egitea gurpil-aulkiak sar daitezen, besteak beste.

Azkenik, aurten ekintza zehatz bat ere aurkeztu dute, datorren ikasturtean elkarrekin aurrera eramango dutena. Bizikleta-martxa bat izango da, Eskolako 2030 Agendaren programan parte hartzen duten ikastetxe guztietatik igaroko dena. Martxa honen helburua gure desplazatzeko modua aldatzeko beharra ikusaraztea herritarrei da. Ikasleek diseinatuko dute ibilbide hori, eta proposamena Udalari luzatuko diote, udalerriko ikastetxe guztiak lotuko dituen bidegorri bihur dezan.

Zorionak egindako lanagatik eta eskerrik asko, Getxo gero eta iraunkorragoa lortzen laguntzeagatik!

Share