HEGAZTI MIGRATZAILEEN MUNDUKO EGUNA

Eguna urtean bitan ospatzen da, maiatzeko bigarren larunbatean eta urriko bigarren larunbatean, hegaztien bi migrazio handiekin batera. Urtero lelo bat aukeratzen da, eta aurten leloa “Babestu intsektuak, babestu hegaztiak” da. Intsektu-populazioen murrizketari eta horiek hegazti migratzaileentzat duten eraginari buruz hausnartzera bultzatzen gaituen leloa da.
Izan ere, naturan dena lotuta dago, eta kasu honetan intsektuak funtsezkoak dira hegazti migratzaileentzat, bidaietan eta ugalketa-garaietan energia emanez. Murrizketa horren arrazoiak? Nekazaritza intentsiboak, hiri-garapenak, nekazaritzako pestiziden erabilerak… sistema immunologikoa ahuldu eta ugaltze-arrakasta murriztu dezakete.
Denbora atsegina pasa eta animalia talde liluragarri honi buruz gehiago ikasi nahi duzu? Ez galdu larunbateko Bio-Diber tailerra. Kartoizko txoritxo dibertigarriak egingo ditugu animalia horien garrantziaz hitz egiten dugun bitartean. 3 urtetik gorakoentzat.
Recommended Posts

Trinitarias ikastetxea aintzatetsi duteIII. GJH Sarietan
June 23, 2025

TIGRE ELTXOA NAFARROAKO IPARRALDEAN EZARRI DA
June 12, 2025