IBILBIDE GIDATUA BOLUEKO HEZEGUNETIK

IBILBIDE GIDATUA BOLUEKO HEZEGUNETIK

Larunbat honetan, ekainak 3, oso ekitaldi berezia antolatu dugu. Bolueko hezegunetik gidatutako ibilbidea da, oraingo honetan bonba-etxolan hasiko dena. Parte-hartzaileek, bonba-etxearen barrualdea bisitatzeaz gain, hainbat argazki eta bideo kontsultatu ahal izango dituzte, naturgune honen eraldaketa hobeto ulertzeko. Horrez gain, Bolue inguruko hainbat hegazti espezieren argazkiak ikusi ahal izango dira, inguruko ornitologo zaleek eta profesionalek egindakoak.
Ibilbidea 11:00etan hasiko da bonba-etxean eta 13:00etan amaituko da Bolueko hezegunean bertan. Ibilbidean zehar bere bilakaera, gaur egungo kontserbazio egoera, azken hilabeteetan hobetzeko egindako lanen zati bat azalduko da, eta naturgune honen biodibertsitate oso interesgarria ezagutaraziko da.


Gomendatutako gutxieneko adina: 8 urte. Aldez aurretik izena eman behar da.

Share