Lagundu eskola bideak diseinatzen!

Lagundu eskola bideak diseinatzen!

Getxoko Udala, udalerriko ikastetxeekin eta guraso elkarteekin lankidetzan, Eskola Bideak proiektua garatzen ari da. Ekimen honen helburu nagusia ibilbide seguruen sare bat sortzea da. Horrela, umeak lagunekin oinez iritsi ahal izango dira eskolara, duela urte batzuk ohikoa zen moduan. Proiektuak hainbat abantaila izango ditu umeentzat, lagunduko baitu:

  • Autonomia garatzen
  • Jarduera fisikoa sustatzen
  • Ibilgailu kopurua murrizten

Orain bide seguru horiek sortzen hasiko gara, eta horretarako, herritarren partaidetza ezinbestekoa da. Zenbait bilera antolatu ditugu, guneka eskola-bideak diseinatzeko udalerriko Lehen Hezkuntzako 13 ikastetxeetako ikasleentzat. Prozesu honetan laguntzeko interesa baduzu, etor zaitezke otsailaren 21etik martxoaren 14ra bitartean egingo diren bileretako batera.

Share