Martxoko programazioa prest daukagu!

Eta munduko hainbat egun ospatzen direnez, hilabete honetan oso jarduera bereziak ditugu.
22an esperimentu batzuk egingo ditugu familian ura kontserbatzearen garrantzia hobeto ulertzeko, Inge hezitzailearen eskutik.
Hilaren 15ean hondakinen bilketa egingo dugu Bolue inguruan, Ibaien Munduko Ekintza Eguna dela eta.
Eta 23an, Basoen Munduko Eguna dela eta, Azkorriko pinudian zehar ibilbide gidatua egingo dugu, Alberto Santolariaren eskutik.
Gainera, hilabete osoan zehar, Basafaunaren Munduko Eguna dela eta, marrazki-lehiaketa bat prestatu dugu, bi kategoriarekin: 4 eta 9 urte bitarteko haurrentzat eta 10 eta 16 urte bitarteko haurrentzat. Lehiaketari buruzko informazio gehiago hemen duzu: KLIK!
Horretaz gain, jarduera autogidatuetan, eskulan tailerretan… parte hartu ahal izango duzu!
Zuen zain gaude!
Recommended Posts

Trinitarias ikastetxea aintzatetsi duteIII. GJH Sarietan
June 23, 2025

TIGRE ELTXOA NAFARROAKO IPARRALDEAN EZARRI DA
June 12, 2025