Planetako egunik beroena erregistroak daudenetik

Uztailaren 3a izan da, Estatu Batuetako Administrazio Ozeaniko eta Atmosferikoaren (NOAA) arabera, erregistroak daudenetik batez besteko tenperatura global altuena lortu zen eguna. Aurreko errekorra 2022ko uztailean lortu zen, lurrazaleko batez besteko tenperatura 16,92 gradura iritsi zenean. Oraingoan, batez besteko tenperatura 17,01 gradukoa izan da, inoiz izan den altuena. Bi egunik beroenak urtebeteko tartean lortu izana planeta osoan bizitzen ari garen tenperaturen igoeraren froga argia da.
Erregistro horiek 1979an hasi ziren egiten. Karbono dioxidoaren emisioak gelditzen ez badira (Sciencie Alerten azken artikuluaren arabera, 40.000 milioi tona inguru urtean), 17 gradutik gora igotzen jarraituko dugu.
Recommended Posts

Trinitarias ikastetxea aintzatetsi duteIII. GJH Sarietan
June 23, 2025

TIGRE ELTXOA NAFARROAKO IPARRALDEAN EZARRI DA
June 12, 2025