Prest dugu urriko programazioa!

Prest dugu urriko programazioa!

Prest dugu urriko programazioa!

Urriko asteburu eta jaiegun guztietan, hilero bezala, adin guztietako pertsonei zuzendutako doako jardueren programa garatuko da.

Hilaren 1ean, “Hegaztien koloreak” jarduera berrian parte har dezakezue. Jarduera hori 6 urtetik gorako umeei zuzenduta dago, eta honen bidez gure inguruko hegaztietako batzuk oso modu dibertigarrian ezagutzeko aukera izango duzue. Gainera, jarduera honekin SeoBirdlife elkartearekin elkarlanean aritzen gara egun berezi hau ospatzeko.

Hilaren 21ean, Jon Imanolek, Aretoko hezitzaile eta historialariak, Bolueko hezegunetik Santa Koloma baselizaraino gidatuko gaitu, “Santa Koloma, kondairazko ermita” jardueran, Ondarearen Europako Jardunaldien barruan.

Bestalde, Halloween jaia aprobetxatuz, hilaren 29an etxeko txikienek maskara jasangarri politak egin ahal izango dituzte, elementu naturalak erabiliz, hala nola hostoak. Eta 28an, “Hojarasca” Elkartearen eskutik, ibilbide gidatu bat egingo da inguruko zuhaitz espezie batzuk ezagutarazteko, gure mitologiarekin erlazionatuz, “Basoaren unibertso mitologikoa” ibilbidean.

Horrez gain, jarduera autogidatuetan, txiki tailerretan eta abarretan parte har dezakezue. Zuen zain gaude!

Share