Itzuli gara!

Itzuli gara!

Eta pilak oso kargatuta! Hain zuzen ere, irailean bi jarduera berri estreinatuko ditugu: “Hegaztien koloreak” eta “Botanikaria egun batez”, gure natura-ondarea hobeto ezagutzeko bi jarduera dibertigarri.

Gainera, hilaren 16an jarduera berezi bat prestatu dugu Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astea dela eta. Egun horretan, oinez, garraio publikoz, patinetez edo bizikletaz bazatoz eta autoa etxean uzten baduzu, hamaiketakoa doan izango duzu.

Bestalde, hilaren 23an Wabi Sabi Natura, Errespetuzko Hazkuntzarako eta Jolas Librerako Elkarteko hezitzaileak izango ditugu.

Hori gutxi balitz, hilaren 4an erakusketa berria estreinatuko dugu Mugarik Gabe elkartearen eskutik. Eta hilaren 30ean Hondurasko Dalila Argueta errefuxiatu klimatikoaren hitzaldi batean parte har dezakezu, 10:30etik 12:00etara. Gainera, erakusketaren edukien zati bat bisitatu eta azalduko dugu, eta Dalilak Giza Eskubideen defendatzaile gisa eta ingurumen-ekintzaile gisa izandako esperientzia kontatuko digu.

Ezin galdu!

Share