Abuztuan Ingurumen Aretoak ateak ixten ditu oporrengatik

Baina egun hauetan, uztailaren 31ra arte, ohiko ordutegian egongo da zabalik. Beraz, erakusketak, aromatikoen eta sendabelarren lorategia, tximeleten oasia, dortokentzako putzua eta beste hainbat gauza bisita ditzakezu.
Beti bezala, abuztuko oporren ondoren irailaren 1ean itzuliko gara, pilak oso kargatuta eta jarduera berri pila batekin… beraz, adi gure programazioari! Gogoratu, programazioa jasotzen duten lehen pertsonetako bat izan nahi baduzu, Aretoko lagun egin zaitezkeela esteka honetan: KLIK!
Eskerrik asko eta gozatu udaz!
Recommended Posts

Trinitarias ikastetxea aintzatetsi duteIII. GJH Sarietan
June 23, 2025

TIGRE ELTXOA NAFARROAKO IPARRALDEAN EZARRI DA
June 12, 2025