ALDI BATERAKO ERAKUSKETA BERRIA: BIZITZA JOKOAN (MUGARIK GABE ELAKRTEA)

Ekosistema asko arriskuan daude, larrialdi klimatikoak, baso-soiltzeak, meatzaritzak, habitatak suntsitzeak, kontrolik gabeko industrializazioak, ingurumen-degradazioak eta abarrek eraginda.
Larrialdi Klimatikoaren aurrean jarduteko denbora agortu egiten da eta pertsonen BIZITZA, LURRALDEA eta ESKUBIDEAK jokoan daude. Beraz, orain inoiz baino beharrezkoagoa da bizitza defendatzen dutenak defendatzea eta babestea. Krisi Klimatiko eta Zibilizatorioko testuinguru batean, prozesu honek agerian utzi nahi du giza eskubideen eta ingurumen-eskubideen (edo naturaren eskubideen) defendatzaileek eta kolektiboek aurrez aurre duten jazarpen- eta zaurgarritasunegoera. Horren zergatiak eta erantzukizunak aztertu nahi ditu, baita komunikabideek
jokatzen duten rola ere, eta eskubide horiek defendatzeko eta planeta gisa bizi ditugun krisi sistemikoak lehengoratzeko ekimenak eta alternatibak eztabaidatu eta eraiki nahi ditu, bizitza jasangarrietatik abiatuta. “Bizitza jokoan” kanpainaren aurkezpen bideoa: KLIK!
Klima-krisia giza eskubideen krisia da, eta ez du mugez ulertzen, baina bai desberdintasun sozialez. Bizitza Jokoan (La Vida en Juego) erakusketan hitz egin genuen horretaz. Erakusketa “la vida en Juego. Giza eta Natura Eskubide Bortxatuak “, Mugarik Gabek egina. Lurraren eta herrien eskubideak urratzen ari diren lau kasu erakusten
ditu:
PARAGUAI: SOJA ITSASOA ETA BIZITZARAKO ITOAK.
KOLONBIA: BIZITZA BELZTEN DUEN IKATZA.
GUATEMALA: ETA URAREN PRIBATIZAZIOA.
HONDURAS: BANANA ERREPUBLIKATIK ERAUZKETARA.
Ilustrazioen egilea Zoiartze Puente da, ikerketatik ateratako hainbat esaldi eta datu iruditan erretratatu dituen artista gaztea. Erakusketarekin batera galderajoko bat dago, eta paneletan dagoen QR baten bidez eskura daiteke, krisi klimatikoari eta giza eskubideei buruzko zure ezagutzak neurtzeko.
Abenduaren 5era arte.
Recommended Posts

Trinitarias ikastetxea aintzatetsi duteIII. GJH Sarietan
June 23, 2025

TIGRE ELTXOA NAFARROAKO IPARRALDEAN EZARRI DA
June 12, 2025