HILABETE OSOAN ZEHAR “GETXOKO FAUNA BASATIA” MARRAZKI LEHIAKETA (FAUNA BASATIAREN MUNDUKO EGUNA)

HILABETE OSOAN ZEHAR “GETXOKO FAUNA BASATIA” MARRAZKI LEHIAKETA (FAUNA BASATIAREN MUNDUKO EGUNA)

Fauna basatiaren Munduko Eguna (martxoaren 2a) dela eta, hilabete osoan marrazki-lehiaketa honetan parte hartu ahal izango da.

Bi kategoria ditu:

  • 4-9 urte
    • 10-15 urte
    Bi kategorietan, saria pintura-maleta bat izango da.

Marrazkiaren gaia Getxoko fauna basatia izango da, eta, beraz, marrazkietako protagonistak Getxo inguruan aurki daitezkeen animalia basatiak izan beharko dira (ez da etxeko animaliarik onartuko).
Marrazkiak posta elektronikoz bidali ahal izango dira info@ingurumenaretoagetxo.eus helbidera (eskaneatuta edo marrazkien argazkiak) martxoaren 1etik martxoaren 31ko 17:30ak arte. Oinarriak hemen kontsulta daitezke: KLIK!

Share