JAI GARBIEN ALDE KANPAINA!

JAI GARBIEN ALDE KANPAINA!

Covid-19aren intzidentziaren ondorioz murrizketak egin ondoren, normaltasun osoa berreskuratu dugu. Hori gure herri eta auzoetako jaietan ere nabaritzen da, pandemiaren aurretik bezala izaten baitira: jendetsuak, alaiak… baina baita zikinak ere.


Horregatik, eta Sare Berdeakek egindako proposamenarekin bat eginez, gogorarazi nahi dugu arduratsuak izan behar dugula data hauetan ere, urtero jai eta herri ezberdinetan zoritxarrez ikusten ditugun irudiak errepika ez daitezen
Hondakin horietako asko aireak eramaten ditu, itsasoan edo beste ekosistema batzuetan amaitzen dira, eta arazo larriak sortzen dituzte.

Arazo hau, pertsona guztiok inplikatzen bagara, guztiz saihets daiteke. Eta horixe bilatzen du zuk ere bat egin dezakezun iniziativa honek. Nola? Informazio guztia esteka honetan duzu: KLIK!

Share