Aerosorgailu batek jotako ugatz bat hil da lehen aldiz Espainian

Teruelen gertatu da. Bertan, Ugatza Kontserbatzeko Fundazioko (FCQ) teknikariek eta Aragoiko Gobernuko natura babesteko agenteek Masiako gorputz mutilatua aurkitu dute, ugatz (Gypaetus barbatus) eme bat, Renomar eta Acciona enpresek kudeatutako aire-sorgailu baten azpian.
Galtzeko arriskuan dagoen espezie bat da Espainian, eta ezaugarri horiek dituen lehen kasua da estatuan.
Masia izeneko ugatza 2022ko uztailean askatu zuten inguru horretan, ar batekin batera. Lau hilabete geroago, arra elektrokutatuta hil zen linea elektriko batean. Masiaren heriotzarekin batera, Teruelgo zeruen gainetik hegan egiten zuen azken ugatza desagertzen da.
Ugatza Kontserbatzeko Fundazioaren arabera, ugatzaren heriotzak agerian uzten du “gaizki pentsatutako konplexu eolikoek” biodibertsitatean, zehazki hegaztietan, duten eragin hilgarria.
Recommended Posts

Trinitarias ikastetxea aintzatetsi duteIII. GJH Sarietan
June 23, 2025

TIGRE ELTXOA NAFARROAKO IPARRALDEAN EZARRI DA
June 12, 2025