Ikasleek Eskola Agenda 2030ean egindako lana aurkeztu diote Udalari

Ikasleek Eskola Agenda 2030ean egindako lana aurkeztu diote Udalari

Eskola Agenda 2030ean parte hartzen duten udalerriko 11 ikastetxetako ikaslek 2023-2024 ikasturtean egindako lanaren emaitzak aurkeztu dizkiote gaur Udalari, osoko bilkuren aretoan egindako urteroko Eskola Foroan. 

Juan Bautista Zabala, Andra Mari, Santísima Trinidad, Madre del Divino Pastor, Julio Caro Baroja, San Ignazio, Zubilleta, Larrañazubi, Azkorri, Aixerrota eta Romo ikastetxeetako ikasleek ikasturte honetan egindako ekintzak azaldu dituzte. Horien artean daude inklusioaren eta aniztasunaren alde lan egitea, ikastetxeen inguruak garbi mantentzea, gurpildun aulkientzako oztopoak kentzea, naturan irakurketa bultzatzea, zuhaitzen kartelak berritzea, Eskola Bideak proiektuaren alde lan egitea, plastikoen erabilera murriztea, azoka solidario bat antolatzea…, eta, aldi berean, maiatzaren 16an bidegorrien aldeko martxa zikloturista aldarrikatzailean batera parte hartzea. 

Bestalde, Amaia Aguirre alkateak eta Iñigo Urkitza Ingurumeneko Hiri Zerbitzuetako eta Ingurumen Kalitateko zinegotziak hainbat eremutan egindako lanaren berri eman dute, besteak beste, Eskolako Bidea proiektuarena eta Getxo eta itsasadarreko bulebarra lotzeko bidegorriak handitzearena. Era berean, eskolak bidegorriekin lotzeko lanean jarraitzeko asmoa agertu dute.

Share