IRAILAREN 17AN JARDUERA BERRIA: BOTANIKARIA EGUN BATEZ (JARDUERA AUTOGIDATUA)

Landareen gaia gustatzen zaizu, baina zaila egiten zaizu kaktus bat eta geranio bat bereiztea? Horrela bada, hau da zure jarduera! Botanikaren mundu liluragarrira hurbiltzeko, Ingurumen Aretotik gida digital bat bidaliko dizugu, Bolue inguruan oso ohikoak diren 8 espezieren argazki, marrazki eta bideoekin. Helburua, hezegunean zuen kabuz egingo duzuen ibilbide baten bidez, landare horiek identifikatzea eta jarduera egunean emango dizkizugun materialekin herbario sinple bat egiten hastea da. Parte hartzen duten eta euren herbarioaren emaitzaren argazkiak gurekin partekatzen dituzten pertsona guztien artean, sei hilean behin Euskal Herriko landareen gida bat zozketatuko dugu.
Jarduera autogidatu berri hau publiko guztiarentzat da (10 urtetik aurrera), eta beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.
Ordutegia: 10:30, 10:45, 11:00, 11:15, 11:30, 11:45, 12:00, 12:15, 12:30, 12:45, 13:00, 13:15, 13:30
Recommended Posts

Trinitarias ikastetxea aintzatetsi duteIII. GJH Sarietan
June 23, 2025

TIGRE ELTXOA NAFARROAKO IPARRALDEAN EZARRI DA
June 12, 2025