ALDI BATERAKO ERAKUSKETA BERRIA: “GETXO BERE HORMEN ZEHAR”

ALDI BATERAKO ERAKUSKETA BERRIA: "GETXO BERE HORMEN ZEHAR"

Eva Kareaga artista getxotarrak eskultura, grabatua eta argazkigintza lantzen ditu ikuspegi arkitektoniko batetik; izan ere, arkitektoa da, Arte Ederretako Zeramika Masterrarekin. Bere lan gai nagusiak geologia eta tokiko hirigintza eta horien arteko batasuna dira.

Getxoko Ingurumen Aretoan orain ikusgai dagoen “Getxo, bere hormen zehar” erakusketak Getxoko hareharrizko hormak behatzen ditu, naturalak zein eraikiak.

Bertan, prozesuan zehar eboluzionatu duten piezen bilduma bat erakusten da: hormen hasierako ideia figuratibotik hasi eta hormen abstrakziora arteko argazkiak, zeramikazko hormetatik hartutako laginak eta eraikuntza-elementuak eta -materialak batzen dituzten eskulturak, litografiak eta artista-liburuak.


Lan honen bidez, horma horiei, horietan sortzen den ekosistemari, haien ondare- eta kultura-balioari eta gugan eta gure udalerrian sortzen duten irudi eta estetikari balioa eman nahi zaie.

Share