Blog-a

HEZKUNTZA-PROGRAMAREKIN ITZULI GARA

Irailaz geroztik, ikasle-taldeak eta hainbat elkartetako taldeak bisitatzen ari zaizkigu, egoera berrira egokitutako Ingurumen Aretoko hezkuntza-programetako bat gauzatzeko. Joan den astean Haitzuriko ikasleek bisitatu gintuzten eta hainbat jarduera egin genituen, besteak beste, Ur-Tailerrak. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako haurrei zuzendutako esperimentazio-tailerrak dira, eta, horien bidez, uraren propietate desberdinak ez ezik, uraren zaintzaren garrantzia ere lantzen dugu.
Aste honetan, gainera, hainbat ibilbide egingo ditugu elkarte desberdinekin, hala nola, Gobela ibaiaren historia eta egoera ezagutzeko ibilbidea.
Ikastetxeren batean lan egiten duzu edo elkarteren bateko kide zara eta gure hezkuntza-programan parte hartu nahi duzu? Ez izan zalantzarik, jarduera eskaintza zabalaz gain, proposamen berrietara irekita gaude.

...

Sigue leyendo


ALDI BATERAKO ERAKUSKETA BERRIA: BOLUEKO HARANA ETA HEZEGUNEA, IRUDIZ BETERIKO ISTORIOA

Bolue arana eta hezegunea, irudiz osatutako istorioa

Bolueko arana eta hezegunearen historiarekin, biodibertsitatearekin, bilakaerarekin eta kontserbazio-egoerarekin lotutako hainbat alderdi jorratzen dituzten hainbat argazki eta ikus-entzunezkok osatutako aldi baterako erakusketa berri bat da. Horien bidez, alderdi historikoak - errota industriaren iragana, adibidez-, biodibertsitatearekin lotutako beste alderdi batzuk eta azken hamarkadetan Bolueko hezegunean egindako udal-jarduera batzuk ezagutaraziko dira. Horretarako, argazki zaharrez gain (kasu batzuetan inguruko bizilagunek utzi dituzte, eta eskerrak eman nahi dizkiegu erakutsi duten jarrera eta laguntzagatik), hainbat animalien bideoak -2020. urtean fototranpeo kamerekin lortutakoak- eta 1997an hezegunea zaharberritzeko egindako lanen irudiak dituzten gardenkiak ikusi ahal izango dira. Era berean, inguru horretan egindako hainbat lan, azterlan eta inbentario kontsultatu ahal izango dira, bai eta 40eko hamarkadatik jasotako eremuetako irudi-bilduma bat ere, agian pertsona batzuentzat hain ezaguna ez den Getxoko txoko hau hobeto ezagutzen lagunduko digutenak. Irailaren 20tik urtarrilaren......

Sigue leyendo


BALIABIDE-ZENTROA BERRIRO IREKI DA

Martxan gaude berriro!
Hezkuntza programarekin eta asteburuetako jarduerekin itzultzeaz gain, Baliabide Zentroak ateak irekiko ditu berriro. Dakizuenez  ingurumen aretoan jorratzen diren gaien inguruko dokumentazio iturri ugari eta anitzak daude, hots, garapen iraunkorraren eta biodibertsitatearen kontserbazioaren ingurukoak. Aipamen berezia merezi dute gure udalerriarekin lotutako hainbat alderdi aztertzen dituzten zenbait lan (Getxoko itsasertzeko ingurunea, hezeguneari buruzko lanak etab.).
Lan hauek edonorentzat eskuragarri daude. Katalogoa ikusteko sakatu KATALOGOA.

ORDUTEGIA

Astelehenetik ostiralera: 10:00-etatik 14:00-tara eta 15:30-tatik 17:30-tara.
Asteburu eta jaiegunak: 10:00-etatik 14:00-tara.
Abuztuan itxita.

...

Sigue leyendo


IGANDE HONETAN (UZTAILAK 26) KOSTALDETIK IBILBIDE GIDATUA

Igande honetan ezin galdu!

Arkaitzek, Ingurumen Aretoko hezitzaileetako batek, gidatutako ibilbide bat zuzenduko du igande honetan (uztailak 26) Getxoko kostaldean, 8 urtetik gorako adin guztiei egokituta dagoena. 11:00etan La Galeako aparkalekuan elkartuko gara Azkorri-Gorrondatxe hondartzara joateko. Ibilbidean zehar geologiarekin zerikusirik dauzkaten alderdi desberdinak aztertuko dira: flysch-a, hondartza zementatuak, lutetiarreko urrezko iltzea eta abar. 13:00etan Azkorri-Gorrondatxe hondartzan bukatuko da. Hori dela eta, igande honetan Aretoa itxita egongo da. Beharrezkoa da aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea. Itxaron zaituztegu!

...

Sigue leyendo


ESKOLAKO AGENDA 21: GETXOKO IKASLEEK HOBETZEKO PROPOSAMENAK AURKEZTUKO DIZKIOTE UDALARI

Duela gutxi esan dugun bezala, Eskolako Agenda 21 programan parte hartzen duten Getxoko ikasleek aurten Stop Plastikoak gaiaren inguruan hartutako konpromisoak helarazi dizkiote Udalari.

Era berean, hobetzeko proposamenen zerrenda helarazi diote Udalari, hondakin plastikoek gure planetan duten eragina murrizten saiatzeko.

Hona hemen Udalari aurkeztutako proposamenak:

  1. Herritarrei telazko poltsak berriro dohainik banatzea, eta eskoletan bokatak eramateko telazko poltsak banatzea. Plastiko gutxiago sortzeaz gain plastikoaren gehiegizko erabilerak sortzen duen arazoa ezagutaraziko da.
  2. Udalak udal mailan kanpaina indartsu bat egitea plastikoaren gehiegizko erabileraren aurka, edo behintzat erabilpen bakarreko plastikoaren kontra.
  3. Beste udalerri batzuetan egin den moduan, “filtroak” jartzea estoldetan filtratzen den zaborra gelditzeko (batez ere plastiko txikiak eta zigarro muturrak itsasora heldu baino lehen harrapatzeko).
  4. Garbiketa bat antolatzea, ez bakarrik hondartzan, baita Transferentzi Plantaren ingurunean ere.
  5. Dendei zuzendutako sentsibilizazio kanpaina bat egitea edota diru-laguntzak eskaintzea bertoko......

    Sigue leyendo


Ingurumen Aretoak "Zentro Urdina" izendapena jaso du.

Getxoko Ingurumen Aretoak "Zentro Urdina" izendapena jaso du aste honetan, Adeac-en (Ingurumen Hezkuntzarako eta Kontsumitzaileentzako Elkartearen) eskutik.

Zentro Urdina izateko irizpideetariko bat udaleko hondartzaren batek “Bandera Urdina” izatea da. Kasu honetan, Getxoko hondartzetako 2 (Ereaga eta Arrigunaga) zerrenda horren parte dira (izan ere, sari hau jaso duten Bizkaiko hondartza bakarrak dira). Nazioarteko aintzatespen hau jaso ahal izateko beharrezkoak diren arau zehatz batzuk betetzen dituzte bi hondartza horiek uraren kalitatearen, segurtasunaren, zerbitzu orokorren eta ingurumenaren antolamenduaren inguruan.

Ingurumen Aretoak lortu duen “Zentro Urdina” aitorpena eskuratzeko (aitorpen hori jaso duen EAEko ekipamendu bakarra da) beste baldintzetariko batzuk bisitari zentroan itsasertzeko ekosistemekin eta garapen iraunkorrarekin erlazionaturiko ingurumen hezkuntza ekintzak burutzea da, baita Bandera Urdinaren programari  buruzko informazio espezifikoa eskaintzea ere. Programa hau 1987. urtean sortu zen eta 5 kontinenteetako 47 herrialdek hartzen dute parte.

...

Sigue leyendo


Erabilera bakarreko plastikoen murrizketa handia prestatzen ari da Gobernua

Kontuan izanda ingurumenean sortzen dituzten arazoak duela egun batzuk argitaratu zen berri hau irakurtzeak asko pozten gaitu. Baina egina esan norberak bere esku dagoen guztia egin behar du arazoa murrizten saiatzeko. Aurten Eskolako Agenda 21ean parte hartzen duten getxoko ikasleek, adibidez, hurrengo konpromisoak hartu dituzte arazoa murritzeko (Stop plastikoak! gaia landu dute eta). Eta zuk, zer egin dezakezu?

  • Jendeari soltean erosteko komentatuko diogu, baita plastikorik gabe erosteko dendak non dauden ere.
  • Etxean nahiz eskolan sortutako plastiko guztia birziklatuko dugu. Ez badakigu non bota behar den hondakina galdetuko dugu. Berrerabili ahal denean (adibidez plastikozko botilak) eskulanak egiteko erabiliko ditugu.
  • Plastikoaren arazoari buruzko informazioa zabalduko dugu eskolan, auzoan, jendeak plastiko gutxiago erabiltzeko asmoz. Horretarako eskolan erakusketa bat antolatuko dugu (barruan edo kalean), sortzen dituen arazoak ezagutzera emateko.
  • Plastikozko poltsak erabili beharrean oihalezko poltsak erabiliko ditugu, eta mundu guztia animatuko dugu gauza bera egitera.
  • Eskolan......

    Sigue leyendo


MARTXAN GAUDE BERRIRO! EKINTZA AUTOGIDATUAK

Martxan gaude berriro! Ekainetik aurrera, Ingurumen Aretoak berriro irekiko ditu ateak. Egoera berrira egokitu gara, jarduera ugari modu seguruan (eta beti bezala dibertigarrian) eskaintzeko, ingurumenarekiko sentsibilizazioa eta gure ingurunearen garapen iraunkorra funtsezko helburutzat hartuta. Horregatik, ekainetik aurrera, publiko guztiei egokitutako programa bat eskainiko da, talde txikientzako ibilbide gidatuekin eta eguneroko jarduera autogidatuekin. Horien bidez, gure udalerriko hainbat alderdi natural hobeto ezagutu ahal izango ditugu. Ekintza bakoitzari buruz informazio gehiago behar baduzu egin KLIK ekintzaren gainean:

Kasu guztietan, aldez aurretik izena eman behar da eta Ingurumen Aretoaren baieztapena jaso behar da. Zuen zain gaude!...

Sigue leyendo


Página 22 de 29« Primera...10...2021222324...Última »