Blog-a

UZTAILERAKO JARDUERAK

Elkarte eta udaleku asko animatu dira aurten Aretotik egiten ditugun ingurumen-jardueretako batean parte hartzera. Aste honetan hainbat jarduera egiten ari gara udalerriko natura-ondarea ezagutarazteko, jasangarritasunarekin lotutako hainbat tailer, edo ibilbideak Bolueko hzegunea eta bailararen sekretuak ezagutzeko. Jarduera horietako batean parte hartzeko aukera izateaz gain, gogorarazi nahi dizugu uztailean ere asteburuko jarduerekin jarraitzen dugula. Zure zain gaude!

...

Sigue leyendo


Udalak Getxo Klima Aldaketara Egokitzeko Plana izango du aurtengo amaierarako

Getxo Klima Aldaketara Egokitzeko Plana idazteko zerbitzua esleitu du Udalak, 25.276 eurotan. Plana idazteko lanen iraupena zazpi hilabetekoa izango da. “Plan honek beharrezko informazioa eta tresnak emango dizkio udalerriari, klima-aldaketarekiko erresilienteagoa eta jasangarriagoa izan dadin, hau da, klima-aldaketaren ondoriozko fenomenoen aurrean oreka berreskuratzeko gaitasun handiagoa izan dezan. Horretarako, urrakortasunaren eta arrisku klimatikoaren diagnostikoa egingo da, bai eta Ekintza-Plan bat ere, gure udalerrian ezarri beharreko neurriak jasoko dituena, epe labur, ertain eta luzerako, inplikatutako eragile nagusien partehartzearekin”, azaldu du Amaia Agirre alkarteak. Denborari dagokionez, planak gutxienez 30 urte hartuko ditu.

...

Sigue leyendo


ESKOLAKO AGENDA 2030-EKO ESKOLEN ARTEKO FOROA

Ostegun honetan, apirilaren 29an, Getxoko Eskola Agenda 2030 programan parte hartzen duten ikastetxeetako ikasleek Eskolen Arteko Foroa egingo dute.
Udal mailan agendaren barruan egiten diren ekitaldi nagusietako bat da, eta ekainaren 3an egingo den Udal Foroaren sarrera da.
Oraingo honetan, eta lan-gaiaren inguruko udal-diagnostikoak egin ondoren, Eskolen arteko Foroan dinamika batzuk egingo dira, ikasleek Getxo gero eta justuagoa eta jasangarriagoa lortzen lagunduko duten konpromisoak eta proposamenak lehenetsi eta hauta ditzaten.

...

Sigue leyendo


HEZKUNTZA-PROGRAMAREN JARDUERA BERRIA: "GUNE NATURALA ADOPTATU"

Gaur Zubileta Eskolako ikasleek "Gune natural bat adoptatu" izeneko jarduera egin dute Ingurumen Aretoko hezitzailarekin. Gaurtik aurrera, eskolatik gertu dauden natur guneetako bat zaintzeaz arduratuko dira. Gaur, datuak hartu dituzte dauden landare eta animaliei buruz, zuhaitz motei buruz, inguruan liztor asiarraren habiak ote dauden begiratu dute... eta, gainera, zabor hori guztia bildu dute... bakarrik 10 minututan! Jarraitu beharreko adibidea zarete koadrila. Eskerrik asko guztiol partetik!

...

Sigue leyendo


ALDI BATERAKO ARGAZKI ERAKUSKETA BERRIA: HERRIAREN KOLOREAK (PEDRO ZARRABEITIA)

Leku jakin batean ondo baino hobeto luzitu dute euskaldunek koloreak konbinatzeko ahalmena: arrantzarako itsasontzien koloretan, hain zuzen ere. Ezaugarri bikain horrek punturik gorena lortu du gure arrantzale-herrietan lehengo mendearen bigarren erdian, eta agerian geratu da bertako txalupa eta baxurako itsasontzietan. Ontziok egurrez egiten zituzten eta behin eta berriro pintatu, kresalaren erasoetatik babesteko.

Apirilaren 12tik irailaren 21era.

...

Sigue leyendo


ASTE SANTURAKO JARDUERAK

Dakizuenez, oporraldi honetan Ingurumen Aretoa irekita egongo da. Egun hauetarako, publiko guztiei zuzendutako jardueren eskaintza prestatu dugu. Gainera, apirilean, bi jarduera autogidatu berri estreinatuko ditugu.


Lehenengoa orienting motako jarduera da, eta horren helburu nagusia da mapa bat interpretatzen eta iparrorratz bat erabiltzen ikastea, eta, horretarako, ibilbide bat garatzea, udalerriko ingurumen-alderdi edo alderdi historiko batzuk hobeto ezagutzeko.


Apirilean estreinatuko dugun bigarren jarduera Sendabelarren, landare usaintsuen eta sukaldaritzako landareen lorategiaren ingurukoa da. Lorategi hori berriki inauguratu da, Bihurtuz elkarteak eraikitako baratze ingurutik gertu. Jarduera honetan, txikiek zein helduek parte har dezakete, eta hainbat jarduera planteatzen dira, landare horien ezaugarri eta erabilera batzuk hobeto ezagutzeko.
Zuen zain gaude!

...

Sigue leyendo


GETXOKO ESKOLAKO AGENDA 2030EKO JARDUNALDI TEKNIKOA

Ostegun honetan, martxoaren 18an, Agenda 2030 eskola-programaren jardunaldi teknikoa egingo da. Programan parte hartzen duten 11 ikastetxeek eta gure ingurugelakieak (Beatriz) parte hartuko dute. .

Hitzaldien artean, Joseba Arregi Ingurumen zinegotzia (udal diagnostikoetan ikasleei sortu zaizkien zalantza batzuei erantzungo die) eta Indumetal Recycling enpresako Ainhoa Urkitza egongo dira. Azken hitzaldi honetan, Ainhoak kontsumo arduratsuarekin, ekonomia zirkularrarekin eta plastikoen arazoarekin, lotutako aurkezpen bat egingo du, eta horretaz gain, Getxon gauzatzen ari den eta ikastetxeak atxiki daitezkeen proiektu bat aurkeztuko digu: CIR4LIFE proiektua. Informazio gehiago duzu esteka honetan: https://www.circ4life.eu/demos-getxo

Ikasturte hau ez dator bat gainerakoekin. Alde batetik, agerikoa da pandemiaren eragina, besteak beste, aurten jardunaldia telematikoki ospatzera behartu gaituelako. Bestalde, trantsizio-urtea da, aurreko Agenda 21etik Agenda 2030 berrira, eta horrek aldaketa batzuk dakartza programaren martxan. Beraz, aurten inoiz baino gehiago, zorionak eta eskerrik asko......

Sigue leyendo


BIZITZA BASATIAREN MUNDU EGUNA

Gaur #BizitzaBasatiarenMunduEguna da.
Ingurumen Aretotik ospakizun honekin bat egin nahi dugu, asteburu osoan zehar jende guztiarentzako jarduerak antolatuz. Horretaz gain, Baliabide Zentroak gaiarekin lotuta egindako lan batzuk ezagutarazi nahi ditugu, hala nola "Bolueko hezegunearen jarraipen faunistikoa", 2017koa, Bolue Ingurumen Ikerketak erakundeak Getxoko Udalarentzat egindakoa. Bereziki, egindako lana eskertu nahi genion Xabier Buenetxeari.

Egun honen ospakizunari buruzko informazioa bilatuz gero, oso deigarria egin zaigu datu bat: giza jarduera desberdinen ondorioz, milioi bat animalia eta landare espezie desagertzeko arriskuan daude. Gogoratu planetari laguntzeko ematen dugun pauso txiki bakoitza garrantzitsua dela.

...

Sigue leyendo


INAUTERIETAKO TXIKI TAILERRAK

Asteburu honetan, txiki tailerrean parte hartu duten haurrek beren maskarak egin ahal izan dituzte, kartoia eta arrautzak berrerabiliz. Primeran pasatzeaz gain, txikitatik kontsumo arduratsua egiteko beharraz hausnartu dugu, kontsumo arduratsua ingurumena zaintzeko bitarteko gisa defendatuz.

Dakizunez. txiki tailer horiek, Ingurumen Aretoan antolatzen ditugun gainerako jarduerak bezala, doakoak direla, baina aldez aurretik izena eman behar da. Antolatzen ditugun jardueren berri izaten lehenetarikoa izan nahi baduzu, Aretotik pasa zaitez eta Ingurumen Aretoko lagun egin, antolatzen ditugun jarduerei buruzko informazio guztia jasoko duzu.

...

Sigue leyendo


Página 20 de 29« Primera...10...1819202122...Última »