ESKOLAKO AGENDA 2030EKO ESKOLEN ARTEKO FOROA

ESKOLAKO AGENDA 2030EKO ESKOLEN ARTEKO FOROA

Joan den martxoaren 23an, Getxon Eskolako 2030 Agenda programan parte hartzen duten 12 ikastetxeetako ikasleen ordezkariak Fadurako kiroldegian bildu ziren Eskola arteko Foroa aurrera eramateko.
Foro horretan 24 ikaslek hartu zuten parte, irakasleekin batera, eta aurtengo lan-gaiari  (11. GJHa: Hiri eta Komunitate Iraunkorrak eta mugikortasuna) buruzko konpromiso eta hobekuntza-proposamen batzuk ezartzea izan zen helburua.
Aurten, gainera, nobedade gisa, ikasleek ekintza eraldatzaile bat hartu dute bere gain, datorren ikasturtean guztiek batera egin beharko dutena, eta udal-mailako mugikortasun iraunkorraren eremuan eragin positiboa izan beharko duena.
Maiatzaren 4an 12 ikastetxeetako ikasleek Udalean aurkeztuko dituzte, Amaia Agirre alkatearen eta Joseba Arregi Ingurumen zinegotziaren aurrean, ikasturte osoan zehar iraunkortasunaren alde egindako lana eta Eskola arteko Foroaren emaitzak.

Share