MIKROKONTAKIZUNEN LEHIAKETA: AMA LURRAREN EGUNA

Ama Lurraren Nazioarteko Eguna ospatzeko (apirilak 22), Getxoko Ingurumen Aretoak umeentzako eta gazteentzako mikrokontakizunen lehiaketa bat prestatu du. Hilabete osoan zehar lehiaketa honetan parte hartzeko prest daudenek Ama Lurraren gaiarekin erlazionaturiko kontakizunak bidali beharko dituzte Ingurumen Aretora (gehienez kontakizun bat pertsona bakoitzeko). Idatziek 150-180 hitzeko luzera izan behar dute eta hurrengo esaldiarekin hasi behar dira: “Zarata hori etengabe entzuten zen”.
Lehiaketak 2 kategoria ditu: bata 6-11 urte bitarteko umeei zuzendua eta bestea 12-17 urteko gazteei zuzendua. Bi kasutan, saria produktu ekologikoen saski bat izango da.
Mikrokontakizunak info@ingurumenaretoagetxo.eus helbide elektronikora bidali behar dira apirilaren 1 eta 30 bitartean. Lehiaketaren oinarriak Ingurumen Aretoko web gunean aurki daitezke.
Gainera, maiatzean zehar Ingurumen Aretoan jasotako mikrokontakizun guztiekin eta apirilaren 22an aretoan bertan aurrera eramango den marrazki lehiaketaren emaitzekin erakusketa bat antolatuko da.
Recommended Posts

Trinitarias ikastetxea aintzatetsi duteIII. GJH Sarietan
June 23, 2025

TIGRE ELTXOA NAFARROAKO IPARRALDEAN EZARRI DA
June 12, 2025