Hau sorpresa!

Hau sorpresa!

Gaur goizean Haur Hezkuntzako bi eskola-talde etorri zaizkigu bisitan: Getxoko San Ignazio eskolakoak eta Elizaldeko Barraskilo eskolakoak.

San Ignazioko ikasleekin plastikoen gaia landu dugu, lehenik eta behin ingurune naturalean sortzen duten eragin negatiboa ezagutaraziz, eta arazoa larriagotzen ez jarraitzeko zer egin dezakegun hausnartuz (beste material batzuetako jostailuak aukeratzea, ikusten ditugun hondakin plastikoak biltzea, paperontziak behar bezala erabiltzea, etab.).

Barrakaskilo eskolako taldearekin “Inguruko zuhaitzak” programa landu dugu. Programa honen bidez, zuhaitzen eta basoen garrantziaz eta natura zaintzeko beharraz hitz egiten dugu. Bukatzeko, 4 espezie autoktonoko herbarioa egin ahal izan dute, eta etxera eraman ahal izan dituzte.

Gainera, beste bisita berezi bat izan dugu, marginsorgin hau (Mantis religiosa). Tamaina ertaineko intsektu bat da, 6 eta 7 cm artekoa gutxi gorabehera. Bularraldean belarri bakarra duen intsektu ezagun bakarra da.

Share