EGUBERRI IRAUNKORRAK

EGUBERRI IRAUNKORRAK

Kontsumoa handitzen den garai hauetan inoiz baino garrantzitsuagoa da kontsumo arduratsua egitea. Zuekin partekatu nahi ditugu kontsumo arduratsuaren aldeko zenbait aholku:
– Hausnartu erosi aurretik
– Bilgarriak berrerabili (adibidez opari-papera)
– Elikadura jasangarria eta orekatua praktikatu
– Bidezko merkataritzako produktuak tokiko saltokietan, denda ekologikoetan eta abarretan erosi.
– 3 “B” ak praktikatu: beheratu (murriztu), berrerabili eta birziklatu
– Azoka txiki solidarioetan parte hartu
– Opari materialak, zergatik ez?

Egin dezakegun beste gauza bat gure gabonetako apaingarriak egitea da, jasangarriak izan daitezen. Igande honetan, Ingurumen Aretoan familientzako tailer bat egingo dugu, non Gabonetako hainbat apaingarri egin ahal izango ditugun, hondakin ezberdinak berrerabiliz edo elementu naturalak erabiliz. Ondo pasatuko dugu eta, gainera, gabon hauek jasangarriagoak izango dira. Animatzen zara?

Share