Prest dugu otsaileko programazioa

Dagoeneko izena eman dezakezue otsailean egiten ditugun doako jarduera ugarietako edozeinetan.
Gainera, gaurtik aurrera zuen argazki kamerak eta margoak prestatzen joan zaitezkete “Bolueko hezegunea” lehiaketarako, otsailaren 2an ospatzen den Hezeguneen Munduko Eguna dela eta antolatua. Oinarriak “Jardueren programa” atalean kontsulta ditzakezue.
Ospakizun hau dela eta, Bolueko hezegunean barrena ere ibilbide gidatu bat antolatu dugu, 10 urtetik aurrera jende guztiarentzat, hilaren 11n.
Itxaron zaituztegu!
Recommended Posts

Trinitarias ikastetxea aintzatetsi duteIII. GJH Sarietan
June 23, 2025

TIGRE ELTXOA NAFARROAKO IPARRALDEAN EZARRI DA
June 12, 2025