INGURUMEN HEZKUNTZAREN MUNDU EGUNA

INGURUMEN HEZKUNTZAREN MUNDU EGUNA

1975etik, urtarrilaren 26an Ingurumen Hezkuntzaren Eguna ospatzen da. Bere garaian, hainbat ingurumen-arazoren aurrean sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko korronte pedagogiko gisa sortu zen, baina gaur egun, inoiz baino gehiago, parte hartzeko eta zuzenean eraldatzeko tresnak eman nahi ditu, ingurumen-krisiari (eta gizarte-krisiari) aurre egiteko benetako aldaketa bat eragiteko eta sustatzeko. Hau da, pertsona guztiok aktiboki parte hartu behar dugu ingurumena eta iraunkortasuna babesten. Izan ere, keinu bakoitzak kontatzen du, Eduardo Galeanok esan zuen bezala, “Jende txiki askok, leku txikietan, gauza txikiak eginez, mundua alda dezake”.

Gainera ospakizun honekin bat egin nahi dugu gure baliabide-zentroan kontsulta ditzakezuen hainbat lan partekatuz, hala nola “Ingurumen-hezkuntzari buruzko gogoeta” edo “Jasangarritasunean hezteko ekintza-programa”. HEMEN kontsulta dezakezue.

Ordutegia: 10:00-14:30 eta 15:30-17:30 astean zehar, eta 10:00-14:00 asteburu eta jaiegunetan.

https://www.ingurumena
Share